XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIAN ZEHAR

HERRIKO ZERAMIKA

Euskal Herri osoan mota askotako zeramika ontziak aurki ditzakegu.

Zeramika ontziak egiteko, lur bereziak erabili dira betidanik: batzuetan buztin zuria, oso gogorra; beste batzuetan, buztin gorria, bigunagoa.

Askotan, biak nahasturik ere erabili dira.

Baina buztinak, naturan dagoen bezala, ez du balio bere horretan erabiltzeko.

Erabili baino lehen, ondo prestatu behar da.

Horretarako, ia herri guztietan teknika bera erabiltzen zen:

Hasteko, putzu batean buztina urarekin nahastu eta egurrezko palarrez irabiatzen zen.

Prest zegoenean, kanal batetik beste putzu batera bidaltzen zen.

Kanal honetan galbahe bat zegoen, bikorrak, lastoa, harriak eta abar ez pasatzeko.

Bi edo hiru hilabetez uzten zen han, ontziak egiten hasi baino lehen.

Ontziak egiteko, batez ere tornuak erabiltzen ziren.

Ondoren, eta labean sartu baino lehen, ontziak lehortzen uzten ziren egun batzuetan.

Labe barruan ontziak separaturik egon behar ziren motoi, txakur eta adreiluen bidez.

Ontziak egosi eta gero, esmaltatu egiten ziren.

Esmalterik erabiliena zuria zen.

Kolore hau lortzeko, hainbat oxido nahastu behar ziren.

Askotan, kolore berde desberdinak erabiltzen ziren apainketa moduan.